Euromillones zozketak 54 milioi utzi ditu Arrasaten

Gontzal Belategi Zubia 2025eko abenduaren 27a

Musakolako Eroskiko sarrera, artxiboko irudi batean.

Musakolako Eroskiko Prentsa Txokoan erosi zen Euromilloneseko txartel bati 54 milioi euroko saria egokitu zaio. 

Musakolako Eroskin kokatuta dagoen Prentsa Txokoan, 66.455 zenbakiko bulegoan, erosi zen txartel bati egokitu zaio Euromillonesen abenduaren 26ko zozketari zegokion saria, osotara 54.026.007 euro.

Irabazleak lehen kategoriako sari nagusia eskuratu du, bost zenbaki eta bi izar asmatuta. 12, 22, 32, 36 eta 48 zenbakiek osatu dute konbinazio irabazlea eta izarrak 3 eta 4 izan dira. Asmatzaile bakarra izanda, irabazleak zaku handiena eraman du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak