Arrasateko eta Meatzaldeko euskaltzale gazteak elkartu ditu 'Tindeher' ekimenak

Koldo Zubia Salas 2025eko abenduaren 26a

Euskal Herriko egoera soziolinguistikoen inguruan jarduteko eta bizipenak partekatzeko helburua du EHEek sustatutako Tindeher ekimenak. Horren harira, gaur, abenduak 26, Meatzaldeko eta Arrasateko Ttak AEDko gazteak elkartu dira, euskararen bi errealitateak partekatzeko. 

Takk elkarteko kide den Malen Aranegik azaldu duenez, "Euskara sustatu, eta, batez ere, bi herrietako Euskararen egoera alderatzeko" antolatu dute topaketa, eta ildo horretan, egin dute egunarekin hasteko tertulia. "Bi herrietako egoera soziolinguistikoaren inguruan jardun dugu, eta, etorkizunera begira, euskara nola ikusten dugun", esan du Aranegik.

Meatzaldeko Xiker Alvarezek aitortu duenez, egoera "zaila" igarotzen ari da Bizkaiko eremu horretan: "Entzuten da euskara kalean, baina politikoki, zein gazteriaren partetik, oztopo ugari daude. Helduek ere ez dute askorik laguntzen". Horregatik, Arrasaten "gustura" sentitu direla ere esan du Alvarezek: "Arrasaten euskaraz lasai hitz egiteko leku bat aurkitu dugu, presio sozial eta politikorik gabe. Gainera, lagunak egiteko ere baliatu dugu eguna".

Tertuliaren ostean, triki-tourra egin diete arrasatearrek Meatzaldeko gazteei. Azkenik, Seber Altubeko karpan, bazkaria eta bingo musikatua eginez amaitu dute eguna. Gaurkoan Arrasaten elkartu dira eta Meatzaldean ere elkartzea da asmoa, baina oraindik ez dute data lotu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak