Hilaren 29an, 19:00etan, Biteritik hasita, Karrusel ibiltaria ibiliko da Arrasaten barrena. Tiritirantes Circo Teatro konpainiaren kaleko zirku eta antzerki ekoizpena da, eta ikusleak "esperientzia magiko" batean murgilduko dira.
Bestalde, abenduaren 30ean, eguerdiko hamabietatik aurrera, etxeko txikienek haien sormena praktikan jartzeko aukera izango dute, Txatxilipurdiren eskutik, Seber Altube plazan. Gabonetako txapak, pegatinak eta apaingarriak egingo dituzte tailerrean. Arratsaldean, berriz, 19:00etan, Gospel Revolution taldeak kontzertua emango du herriko plazan.