Munarren hasi da eskutitz bilketa, eta, trikitilari eta dultzaina doinuek girotu dute goiza. Gutunak jasotzen hasi aurretik ume eta gurasoz bete da Munar Txoronpiori, Txoronpiari, Lamiari eta galtzagorriei harrera ber0a egiteko. Tronkomobilean iritsi dira, eta, eskutitzak jasotzen hasi ahala ume eta gurasoen irribarreak pizten hasi dira, umeek bazekitelako Olentzerok eta Mari Domingik garaiz irakurriko dituztela haien gutunak.
Munarrez gain, beste hainbat lekutan izan dira, eta, amaitzeko, Herriko Plazan jaso dituzte azken eskutitzak. Lepo bete da plaza, eta eszenatokian kantuan zebiltzaten haurrek abestutako gabon kantuek eta bertara gerturatutako umeek zein helduek amaiera borobila eman diote Gabon eguneko goizari.