Etxea duen aretoan, gustura kantuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko abenduaren 24a

Lepo betetako Amaia antzokian kontzertu ederra egin zuen Oñatiko musikariak atzo, martitzena, Mugalariak ­–Arkaitz Miner (gitarra, mandolina); Alberto de la Casa (baxua); Hasier Oleaga (bateria)  eta Nando de la Casa ( teklatuak) alboan zituela.

Argitaratu berri duen Lurra ikutu barik diskoa izan zuen boskoteak abiapuntu eta emanaldiaren oinarri nagusi, errepertorioan tokia eginda baina, besteak beste, Martin Larralde eta Zaindu maite duzun hori kantu kuttunei. Ohi duen bidetik, kontzertu gozoa egin zuten Oñatiko musikariak eta haren taldeak, emanaldiaren erdian ezusteko txiki bat izan bazuen ere; kontzertua eten egin behar izan zuten minutu batzuetan, Ordorikak izan zuen zorabio txiki baten eraginez, baina segituan bere onera etorri eta kantuan jarraitu zuten ikusleen txalo artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak