Antolatzaileek ahalik eta txapelketarik "lehiatu eta ikusgarriena" osatu nahi izan dute eta horregatik, zazpi "bikote orekatu" prestatu dituzte aurtengo Binakako Nagusirako; hona hemen horiek: Sagardui-Gaminde; Arrizabalaga-Bergara; Aldai-Arrillaga; Ruiz de Infante-Mendizabal; Zabaleta-Bertiz; Etxegarai-Capellan; eta Ibarrola-Erasun.
Asteburu honetan ekingo diote txapelketari Etxebarrin eta Sopelan jokatuta partiduak, eta ondoren beste hamar herritan izango dira norgehiagokak; hona hemen horiek: Larrabetzu, Arrasate, Amezketa, Durango, Itsasu, Lasarte, Asteasu, Etxebarria eta Agurain.
Finala martxoaren 22an
Lehiaketa sistemari dagokionez, lehen fasean, bikote guztiek elkarren aurka jokatuko dute ligaxka eran eta lau onenek, martxoaren 8a Agurainen jokatuko diren finalerdietarako txartela eskuratuko dute –lehenengoek laugarrenen aurka eta bigarrenek hirugarrenen kontra–. Finala martxoaren 22an izango da eta orduan banatuko dituzte txapelak.
