Gaur goizean abiatu da erakuslehio lehiaketako sari banaketa. Udaletxeko arkupeetatik hasita, Udaleko ordezkariak komertzioz-komertzio joan dira lehiaketako sariak banatzera, eta, ezustean harrapatu dituzte herriko komertzio sarituetako langileak. Sariak aukeratzeko epaimahaia lau eragilez zegoen: Ibai-arteko ordezkari bat, Gipuzkoako Merkatarien Elkarteko ordezkari bat, diseinuan aditua den pertsona bat eta Arrasateko Udalaren beste ordezkari bat.
Epaimahaiak emandako lau sarik, beste lau aipamen berezik eta herritarrek emandako sari bik osatzen dute aurtengo erakusleiho lehiaketa: 4.600 euro banatu dira guztira. Lanak baloratzerakoan, irudimena, originaltasuna, lanketa, estilismoa, mezua eta Gabonetan girotuta egotea baloratu dituzte, eta, irizpide horiei jarraituz, hauek izan dira aurtengo erakuslehio lehiaketako komertzio sarituak:
-
Epaimahaiak emandako saria:
1. saria: 1.000 euro – Altuna Lurrindegia
2. saria: 700 euro – Losada diseinua eta obrak
3. saria: 600 euro – Buart Loradenda
4. saria: 500 euro – Interesport Loramendi (Garibai)● Aipamen berezia:
200 euro – Belun
200 euro – Elena arropa denda
200 euro – Santa Marina farmazia
200 euro – Traskilon animalien boutiquea eta ileapaindegia● Herritarrek emandako saria:
Herritarren saria: 500 euro – Otamendi harategia
Haur eta gazteen saria: 500 euro – Kids & Us Akademia
Horrez gain, botoa eman duten hainbat herritarrek ere sariak jaso dituzte. Kasu, 'Herritarren saria' hautatzeko botoa eman dutenen 2.212 herritarren artean 120 euroko hamar bono banatu dituzte, eta, 'Haur eta gazteen saria' hautatzeko botoa eman duten 224 herritarren artean 50 euroko bost bono banatu dituzte.
Aurtengo edizioari dagokionez, herritarrek eta bai Arrasateko komertzioek inoiz baino partaidetza handiagoa izan dute. Izan ere, lehiaketan parte hartu duten 31 komertzioen artean, herritarrek emandako 2.212 botok erabaki dute zein izan den 'herritarren saria'. Iaz baino 589 boto gehiago.