Arrasateko Udal Biblioteka 09:00etan irekiko dute aurrerantzean

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko abenduaren 16a

Erabiltzaileen "aspaldiko eskaerari erantzunez" egingo dute aldaketa. Hala, 2026an hasita, astelehenetik egubakoitzera 09:00etan irekiko dituzte ateak, orain arte baino ordubete lehenago, "zerbitzua erabili nahi duten guztiei aukera gehiago" emanez. Arratsaldeko ordutegia ere egokitu dute, liburutegia 20:00etan itxita.

Ordutegi berria jasota dago Iratxe Lopez de Munain marrazkilariak diseinatutako 2026ko irakur puntu koloretsuan, eta Udal Bibliotekaren webgunean ere kontsulta daiteke.

Bestalde, urtero bezala, neguaren atarian, bailarako udal liburutegiek elkarlanean liburu gomendioen gida argitaratu dute. Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko liburutegien arteko lankidetzari esker osatutako gidak, aurten ere, Helena Azkarragaurizar marrazkilariaren diseinua du, eta "itxura zaindu eta erraz identifikatzekoa" dauka.

Gidak haur, gazte, zein helduentzako liburu eta filmen proposamenak biltzen ditu, adinaren arabera sailkatuta. Azken nobedadeak ardatz hartuta, 50 aukera aurkezten dituzte, bailarako liburutegietan eskuragarri daudenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak