Eskuartean artisau taldeak azoka egingo du Seber Altubeko karpan abenduaren 20tik 24ra. Lehen hiru egunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era izango da zabalik eta azken egunean, aldiz, goizez bakarrik, aipaturiko orduan.
Azokan tokiko artisauen askotariko lanak egongo dira, "Gabonetako oparietarako proposamen bereziekin", azaldu dutenez. Ekimenaren helburua da tokiko artisautza sustatzea, sortzaileei ikusgarritasuna ematea eta herritarrei esperientzia parte-hartzaileak eskaintzea. "Beraz, herritarrak animatu gura ditugu Sebero Altube plazara joan eta artisautzaz betetako egun horietan parte hartzera".
Hiru ikastaro ere bai
Era berean, hainbat tailer ere egingo dituzte, karpan bertan, "publiko orokorrari zuzenduta, eskuzko lanak gertutik ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera emanez". Honako hauek izango dira:
-
Abenduaren 20an, 11:00etan: Perfume solidoak egiteko ikastaroa, Ekoudalatxen
eskutik. Izena eman behar da, info.eskuartean@gmail.com helbidera idatzita. -
Abenduaren 21ean, 11:00etan: larruzko trentzadun eskumuturrekoak egiteko ikastaroa, Amaia artisauak gidatuta.
-
Abenduaren 24an, 11:00etan: kuadernaketa ikastaroa, Zintzilik eta Nolabaiten eskutik.