Gabonetako egitarauaren berri eman du AGAKOk

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko abenduaren 15a

Mutiko ariko da, besteak beste, zapatuan.

Abenduaren 20tik urtarrilaren 5era arte, askotariko ekintzak egingo dituzte Arrasateko gaztetxean. Zapatuan, esaterako, kontzertuak egongo dira, 20:30ean hasita.

Honako hau da egitaraua:

  • Abenduak 20, zapatua, 20:30ean, kontzertuak: Mutiko, Vazkez eta Golden21K.
  • Abenduak 21, domeka, 23:00etan: Aizkora Records-Dirua.
  • Abenduak 22, astelehena, 01:00etan: DJ Enchantix.
  • Abenduak 28, domeka, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, mural margotzea.
  • Abenduak 29, astelehena, 18:00etan, tortilla lehiaketa.
  • Abenduak 31, eguaztena, 02:00etan, gaztetxea zabalik.
  • Urtarrilak 1, eguena, 18:00etan, garbiketa.
  • Urtarrilak 2,3 eta 4, Txikilandia.
  • Urtarrilak 5, astelehena, 10:00etan, mural margotzea.
  • Urtarrilak 5, astelehena, 17:00etan, futbolin txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak