Jose Manuel Pagoaga Peixoto ETAko militante historikoa hil da gaur gaixotasun luze baten ondorioz. 1944an Arrasateko Musakola auzoan jaioa eta eskola profesionalean Maisutza ikasitakoa, 1962an sartu zen ETAn. 1964an atxilotu zuten lehenengoz eta 1968an Ekuadorrera joan zen misiolari moduan. 1971n itzuli zen Europara, baina ez Arrasatera, ordutik bizileku izan zuen Iparraldera baizik.
1977an Xibertako elkarrizketetan parte hartu zuen eta 1979an Batallon Vasco Españolek haren kontra egindako atentatu batek larriki zauritu zuen: ikusmen gehiena galdu zuen, eta eskua oso kaltetua geratu zitzaion. Hurrengo urteetan ETAko militantzia utzi eta besteak beste, 1987an HBren hautagaitzan joan zen Europako Legebiltzarrerako.
Asteazkenean, abenduaren 17an, izango da Peixoto-ri azken agurra, 15:00etan eta Baigorriko Xokoa plazan.
Peixoto-ren heriotzak erreakzio ugari eragin ditu sareetan.
Peixoto ezker abertzaleko militante nekaezina hil da.
18 urterekin ETAn militatzen hasi, askapen nazionala eta soziala txanpon beraren bi aldeak direla ulertu eta nazio askapen mugimenduko hainbat mugarriren parte eta lekuko.
Omenaldirik onena garaipena!
Gazteon eredu🌹 pic.twitter.com/GtSWz2s26c— Ernai Arrasate (@ernaiarrasate_) December 14, 2025
Jose Manuel Pagoaga, ‘Peixoto’, bizi osoko militante abertzalea zendu da.
— Olaso Dorrea Fundazioa (@DorreaOlaso) December 14, 2025
Euskal Utopiko bat joan zaigu.
Egun handirarte Jose Manuel! pic.twitter.com/e8b30Hpzzc
Peixoto hil da. Nazio askapen mugimenduaren hastapenetako eztabaida inportanteenen parte eta lekuko.
— SORTU #AskatzeraLotuak (@sortuEH) December 14, 2025
Herrigintzan militante eta eztabaida teoriko konplexuenak hitz xehez azaltzeko abilezia paregabeduna.#AskatzeraLotuak pic.twitter.com/K9vsxraMCb
Eskerrik asko Peixoto irakatsi diguzun (didazun) guztiagatik, zure babes eta maitasunagatik. Aberria beti edozeren gainetik jartzeagatik.
— Arnaldo Otegi 🔻 (@ArnaldoOtegi) December 14, 2025
Ohorea izan da niretzat elkar ezagutzea eta zurekin ikasteko aukera izatea. Gora Euskal Herria askatuta! pic.twitter.com/25Y9Ph3HBC
Jose Manuel Pagoaga “Peixoto” hil da, bizitza osoan zehar gure herriaren askatasunaren alde borrokatu zuen betiereko militantea.
— Arkaitz Rodriguez Torres (@arkarodriguez) December 14, 2025
Estatuak larri zauritu zuen, baina ez zuen haren konpromisoa itzali.
Doluminik bihotzekoenak senide, lagun eta burkideei.
Garaipen egunera arte! pic.twitter.com/RNyJVZWJy6