IMMEren Arrasateko azokan ere, askotariko aukerak

Txomin Madina Milikua 2025eko abenduaren 14a

Etxean egindako egurrezko lanak, arropak, Venezuelako arepak, gozo aljeriarrak... Horiek guztiak eta gehiago egon dira aukeran gaur goizean IMME elkarteak antolatuta Arrasateko Seber Altube plazako karpan egin duten azokan. 

Hamar postu jarri dituzte denera, batez ere emakumeek, eta elkarteko ordezkari Djamila Zereibyk esandakoaren arabera, herritarrek erantzun diote azokari: "IMMEk beti parte hartzen du hemengo ohituretan eta erakusten du kanpotik etorri direnak ere hemengo gizartearen parte direla".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak