'BostOK!' bakarrizketa emanaldia egingo dute gaur arratsaldean, Seber Altube plazako karpan

Ibai Irasuegi Garai 2025eko abenduaren 12a

Esti Curiel bakarrizketaria.

Arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Maria Blanco, Ander Malbadi, Asier Galarza, Esti Curiel eta Manex Astigarraga umoristek BostOK! umorezko bakarrizketa saioa egingo dute Seber Altube plazako karpan. Abenduaren 6an Durangoko Azokan antzeztu du boskoteak, eta Seber Altubeko karpan egingo dute haien hurrengo emanaldia. "Emanaldiaren ondoren ikusleak lehen baino lotsagabeago irten litezke. Eta umoretsuago ere bai. Izan ere, horixe da BostOK!, bost umoristak ondutako klima", azaldu du taldeak.

Gabonetako kanpainaren baitan 70 ekintza baino gehiago jasotzen dituen egitaraua prestatu dute herriko hainbat kultur eragilek. Bertan, Santamas Komisiñuak antolatu dituen lau ekintzetako bat da gaur 19:30ean egingo den bakarrizketa saioa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak