Hiruko inklusiboan hartuko dute parte arrasatearrek, Erandion

Xabier Urtzelai 2025eko abenduaren 12a

Inklusibo taldekoen entrenamendu saio bateko irudia.

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako errugbi inklusiboko selekzioek lagunartekoa jokatuko dute zapatuan, Erandioko Altzaga zelaian (12:00), eta talde gipuzkoarraren barruan Arrasateko inklusibo taldeko ordezkariak izango dira. 

Goizeko lehenengo partiduan gipuzkoarrek eta bizkaitarrek neurtuko dituzte indarrak, eta jarraian, etxekoek eguneko bigarren eta azken partidua jokatuko dute, nafarren kontra (12:50). Txapelketa talde-argazki handi batekin amaituko dute, eta hirugarren denbora etorriko da jarraian.

Senior mutilak, Mojategin

Astebeteko etenaldiaren ostean, taldeak lanera itzuliko dira asteburuan. Hala, senior mailako gizonezkoek zapatuan jokatuko dute, 16:30ean hasita, Baztanen kontra, Mojategin. Nafarrak kontrario zuzenak dira, bi puntuko aldea baino ez dago-eta bi talde horien artean. "Elizondokoak bolada ezin hobean helduko dira Mojategira: denboraldi hasierako aurreneko bi partiduak galdu eta gero, azken lau jardunaldietan berdinketa bat eta hiru garaipen eskuratu dituzte", adierazi dute klubeko ordezkariek. Emakumezkoen kasuan, hitzordua domeka goizean izango da, 11:00etan, Gipuzkoa Sortzenen kontra, Donostian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak