Askotariko generoetako argitalpenak –eleberria, poesia...– izango dira zero kilometro izaera duen liburu-azoka horretan eskuragarri. "Denetariko liburuak aurkituko dituzue Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Bergarako sortzaileek egindako lanen bilduma horretan. Gabonetako opari originalak erosteko eta gure elkartea ezagutzeko aukera paregabea izango da zapatuko azoka", azaldu dute Leidako kideek.