Leku berrian irekiko du Mondrak denda, Arrasate Pasealekuan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko abenduaren 11

Mondraren denda, Arrasate Pasealekuan.

Gabon sasoia aprobetxatuz eta urteroko ohiturari eutsiz, futboleko arropa eta merchandising ofiziala salgai jarriko du Mondrak gaurtik abenduaren 24ra arte. Hainbat urtez Maalako Errabalean egon ostean, aurten Arrasate Pasealekuan jarri dute denda.

Honako hau izango da dendaren ordutegia:
  • Abenduak 11, eguena: 18:00etatik 20:00etara.
  • Abenduak 12, egubakoitza: 18:00etatik 20:00etara.
  • Abenduak 13, zapatua: 11:00etatik 13:00etara.
  • Abenduak 19, egubakoitza: 18:00etatik 20:00etara.
  • Abenduak 20, zapatua: 11:00etatik 13:00etara.
  • Abenduak 23, martitzena: 18:00etatik 20:00etara.
  • Abenduak 24, eguaztena: 11:00etatik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak