

Inperialismoak Venezuelaren aurkako ofentsiba gogortu duela baliatuta, Askapenak antolatuta, hitzaldia egingo dute gaur, martitzena, gaztetxean, 19:00etan. "Prozesu bolivartarraren ezaugarriak eta jomugan egotearen arrazoiak landuko ditugu, baita Euskal Herritik herri venezolarraren alde nola egin dezakegun ere", azaldu dute. Venezuelari elkartasuna adierazteko egindako beste mobilizazio batzuen testuinguruan kokatu dute gaurko saioa.


Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.