Gabon giroan murgildu dira arrasatearrak kaleetako argiak piztuta

Mirari Altube Arrese 2025eko abenduaren 5a

Gabonen etorrera girotzeko kaleetako argiak piztu dituzte Arrasaten, beste hainbat herritan legez. Horretarako, herritarren laguntza izan dute. 

Ekitaldi parte-hartzailea egin zuten eguenean, Gabon argiak pizteko. Arratsalde partean, apaingarri tailerra izan zuten neska-mutikoek Txatxilipurdiren eskutik. Ondoren, kantuan egin zuten umeek eta argiak piztu zituzten gero. Gabon garaian hutsik egiten ez duen Hator hator kantua abestu zuten elkartutako guztiek bukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak