'Nire etxea zure etxea da' ipuin kontaketa egingo du Maite Frankok Kulturaten

Koldo Zubia Salas 2025eko abenduaren 4a

Maite Franko Ipuin kontalaria.

Abenduaren 11n, eguena, Nire etxea zure etxea da ipuin kontaketa egingo du Maite Franko ipuin kontalariak, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Familientzako saioa izango da, 4 urtetik gorako haurrei zuzendutakoa. Ipuin kontaketa 18:00etan hasiko da eta ordubeteko saioa izango da, euskaraz.

 Maite Franko ipuin kontalari irundarrak 2004an hasi zuen ibilbidea, eta ordutik, lau mila ipuin saio baino gehiago egin ditu. Gainera, haren esperientzia ez da soilik haurrentzako ipuin kontaketetara mugatzen. Azaroaren 21ean, adibidez, Je-je puntuarentzako kitzikhitzak umorea eta erotismoa uztatzen zituen saioa egin zuen Elgetan, Bibliobero zikloaren baitan.

Udalaren webguneko Biblioteka atarian eman daiteke ipuin kontaketarako izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak