Bakarrizketak normalean konturatzen ez garen gauzetan jarriko du arreta; gaur egungo musika eta marketina, sold out-aren moda, gurasoak eta umeak kontzertuetan egotearen moda, lodifobia... Egunerokotasuneko gaiei buruz ariko da Goitia.
2020an hasi zuen Goitiak bere umorista ibilbidea, Barre librea bakarrizketarako haren lehenengo saioa eginda. Ordutik hona herriz herri ibili da bakarrizketak egiten. Iaz aurkeztu zuen, hain zuzen, Katana bakarrizketa luzea.