Urrezko FAAM saria jaso du Ospitalarioak Fundazioa Euskadik

Koldo Zubia Salas 2025eko abenduaren 2a

Marira Merino, Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko zuzendari gerentea, Urrezko FAAM saria eskuan duela. Argazkia: Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.

Ikerketa sozial eta zientifikoan kategorian jaso du 2025eko Urrezko FAAM saria Ospitalarioak Fundazioa Euskadik –lehengo Aita Mennik–. Kalte zerebralaren eta neuro-errehabilitazioko arloaren abangoardian "posizioa sendotzen duen aitortza" dela adierazi dute Fundaziotik.

Urrezko FAAM Sarien XXII. edizioa ospatu zuten azaroaren 29an Almeriako Unibertsitateko Paraninfoan. Urritasuna duten Pertsonen Nazioarteko egunarekin bat eginez, zortzi sari banatu zituzten kategoria ezberdinetan, eta Gizarte eta Zientzia ikerketako saria jaso zuen Ospitalarioak Fundazioa Euskadik.

Fundazioko zuzendari gerentea den Marisa Merinok jaso zuen saria, Desgaitasuna duten Pertsonen Elkarteen Almeriako Federazioaren eskutik. Fundazioaren "espezializazio klinikoa, teknologia aurreratua eta ebaluazio funtzional objektiboa integratzeko gaitasun handia" nabarmendu dute Almeriako Fundaziotik.

Eguneroko lanaren "aitortza"

Merinoren ustez, Fundazioko talde profesionalaren "eguneroko lanaren aitortza" ere bada, aintzatespen hau: "Sari honek pertsonen errekuperazioan eta autonomian hobetzeko egunero lan egiten dugunon profesional guztion ahalegina eta bikaintasuna saritzen ditu. Behar gehien dituzten pertsonen inguruan ikertzen, berrikuntzan eta laguntzen jarraitzeko bultzada da”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak