Etzi, eguena, piztuko dituzte Gabonetako argiak, ekitaldi batekin

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko abenduaren 2a

Arrasateko Udalak Gabonetako argiak pizteko "ekitaldi berezia" egingo du aurten, "haur eta familiei protagonismoa emanez". Abenduaren 4an, eguena, izango da, 17:00etan, Herriko Plazan. Udalak herritarrak gonbidatu ditu "elkarrekin gozatzera eta ekitaldian aktiboki parte hartzera".

Abenduaren 4an piztuko dituzte Gabonetako argiak eta aurtengo berrikuntza nagusia da haur eta familien parte hartzearekin egingo dutela hori, "iluntzea kolore eta emozioz betetzeko asmoz", azaldu dutenez. Gainera, arratsalde osoan Txatxilipurdik dinamizatutako hainbat jarduera izango dira, "guztiek festa giroa eta herritarren elkarlana sustatzeko helburuarekin".

Txatxilipurdi elkarteaz gain, ekimenean parte hartuko dute Trikitixa Eskolako ikasleek, herriko haur eta gazte abesbatzek eta musika eskoletako haurrek. Honako hau izango da egitaraua:

  • 17:00 – 18:30: Txatxilipurdiren eskutik apaingarri tailerra.
  • 18:30: Kalejira Trikitilariekin.
  • 18:45: Gabonetako argien piztearen ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak