Geurea Errugbi Taldeko senior mailako neskek garaipen sendoa eskuratu zuten, Euskal Ligako seigarren jardunaldian. Mojategin jokatako denboraldiko lehen neurketan, arrasatearrek La Unica izan zuten aurrez-aurre –sailkapeneko jarraitzaile zuzena–, eta 42-23 nagusitu dira.
Lehen zatian, Geurea RTren nagusitasuna argia izan zen: etxekoak erritmo indartsuarekin atera ziren eta atsedenaldira 27-7ko abantaila zabalarekin iritsi ziren.
Bigarren zatian, nafarrak hobeto sartu ziren neurketara, eta markagailuan zertxobait hurbildu ziren, baina Geurea RTk ez zuen garaipena arriskuan jarri. Zabalaren taldeak erritmoa mantendu zuen, eta azken emaitza 42-23koa izan zen arrasatearren alde.
Garaipen horrekin, Geurea RTk dinamika positiboari eutsi zioten Mojategiko estreinaldian, eta indartu egin zen sailkapeneko goiko postuetan.