Iturripen garaipen garrantzitsua lortu du Smartlog Ointxek (78-64)

Jagoba Domingo 2025eko azaroaren 29a

Izar Bedia erasoan.

Lehenengo laurdenean lortutako errentari etekina atera diote arrasatearrek. 33-15eko markagailuarekin amaitu dira lehenengo 10 minutuak; nagusi izan dira arrasatearrak, baina bigarren laurdenean Matarokoak zonakako defentsan jarri dira eta atsedenaldirako errenta murriztea lortu dute, 44-40.

Lau puntuko aldearekin joan dira atsedenaldira etxekoak; hala ere, atsedenalditik indartsu kantxaratu dira eta defentsan estutu eta errebotea kontrolatuta lortu dute partida berriz ere bideratzea. 22-7ko partziala lortu dute hirugarren laurdenean eta norgehiagoka ia erabakita utzi dute. Taulan aurkari zuzena zen Mataroko taldea eta Iturripeko zaleek garaipenaz gozatzeko aukera izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak