Geurea Errugbi Taldeko senior mailako neskek garaipen sendoa eskuratu dute, Euskal Ligako seigarren jardunaldian. Mojategin jokatu duten denboraldiko lehen neurketan, arrasatearrek La Unica izan dute aurrez-aurre –sailkapeneko jarraitzaile zuzena–, eta 42-23 nagusitu dira.
Lehen zatian, Geurea RTren nagusitasuna argia izan da: etxekoak erritmo indartsuarekin atera dira eta atsedenaldira 27-7ko abantaila zabalarekin iritsi dira. Aiora izan da protagonista entseguekin, eta Naia Goirienak ere berea gehitu du.
Bigarren zatian, nafarrak hobeto sartu dira neurketara, eta markagailuanzertxobait hurbildu dira, baina Geurea RTk ez du garaipena arriskuan jarri. Zabalaren taldeak erritmoa mantendu du, eta azken emaitza 42-23koa izan da arrasatearren alde.
Garaipen horrekin, Geurea RTk dinamika positiboari eutsi dio Mojategiko estreinaldian, eta indartu egin da sailkapeneko goiko postuetan.