Ikerlan teknologia-enpresak doktore-tesiak aurkezteko bederatzigarren jardunaldia egin du gaur Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. Aurten Tesibizi izena jario diote: "Jardunaldia erreferentziazko gune gisa finkatu da zentro teknologikoko doktoregai taldeak garatutako ikerketak ezagutarazteko".
Edizio honetan, Ikerlanetik eta zentroak kolaboratzen duen hainbat unibertsitatetatik (EHU, Mondragon Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea eta Kantabriako Unibertsitatea, besteak beste) etorritako 120 pertsona inguruk parte hartu dute. Programa poster-saioek eta T3M dinamikek (Tesiak 3 minututan): "Horiei esker, ikertzaileek beren lanak modu arin eta dibulgatzailean aurkeztu ahal izan dituzte".
Gaur egun, zentroak 49 doktore-tesi ditu aktibo; 2024an sei tesi berri defendatu eta hamahika jarri ziren martxan: "Gainera, IKERLANek bi milioi euro erabiltzen ditu urtero bere ikasle- eta ikertzaile-harrobia prestatzeko, profesionalizatzeko eta espezializatzeko", aipatu dute Ikerlanetik.
Tesibizi-n aurkeztutako tesiak zentroaren ikerketa-ildo nagusietan integratzen dira: teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna, eta energia eta mekatronika.
Mahai-ingurua barne
Jardunaldian, halaber, Doktore-tesia, orrialderik onenak hastera doaz izeneko mahai-ingurua egin dute, Jesús Ruano López Ikerlaneko Nazioarteko alorreko arduradunak moderatuta. Bertan parte hartu dute Egoitz Martínez Lasernak, BeePlanet Factoryko CTOak; Ekhi Zugasti Uriguenek, EHUko Teknologia Elektronikoko ikertzaile eta irakasleak; Maitane Garmendia Elorzak, Ikerlaneko energia biltegiratze eta kudeaketako ikertzaileak; eta Irune Yarza Pérez-ek, zentroko Sistema Txertatuen eta Software Txertatuaren taldeko arduradunak.