ARTko neskak, sailkapenaren goialdera begira

Julen Murua Mesonero 2025eko azaroaren 28a

Zapatuan, 16:30ean, jokatuko dute partidua, Mojategin, Iruñeko La Unica taldearen aurka.

Denboraldi hasiera oso ona egiten ari dira ARTko senior neskak, eta, jokatutako lau partiduetatik hiru irabazi eta bat galduta –sailkapeneko liderra den Gaztedi taldearen aurka izan zen porrota–, Euskal Ligako sailkapeneko hirugarren postuan daude, gaur-gaurkoz. Iruñeko La Unica taldea izango dute aurrean etxekoek, eta ez da partida erraza izango ARTkoentzat; izan ere, laugarren postuan sailkatuta dagoen taldea da iruindarra, eta, garaipena eskuratuz gero, sailkapenean arrasatearrak aurreratzea lortuko lukete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak