Jose Mari Arizmendiarrietaren heriotzaren 49. urteurreneko meza egingo dute San Joan Bataiatzailearen parrokian

Koldo Zubia Salas 2025eko azaroaren 28a

Jose Mari Arizmendiarrieta

Jose Mari Arizmendiarrietaren heriotzaren 49. urteurrena dela eta, bera oroitzeko meza izango da San Juan Bataiatzailearen parrokian, domekan, –azaroak 30– 12:00etan. Horrez gain, abenduaren 2an, Orígenes de la Experiencia Cooperativa de Mondragón liburuaren aurkezpena egingo du Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak, Kulturaten.

Jose Antonio Fernandez Lombera eta Agustin Gonzalez Enciso historialari eta irakasleak dira liburuaren egileak, eta haiek aurkeztuko dute liburua. Arrasateko Esperierientziako lehen kooperatibei lotutako 42 pertsonari egindako elkarrizketen emaitza jasotzen du liburuak, tartean gazteen testigantzak jasoz. 

"Arizmendiarrietaren ondareak gainditu egiten du elizaren eta ingurune geografikoaren eremua, eta enpresa, hezkuntza eta justizia sozialaren mundura zabaltzen da", dio Fernando Prado Ayuso Donostiako gotzainak liburuaren hitzaurrean. Aurkezpena, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egingo dute, abenduaren 2an, martitzena, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak