AED elkarteak kudeatzaile bat behar du, eta interesa daukatenek curriculuma bidali beharko dute kudeaketa@aedelkartea.eus helbidera, abenduaren 10a baino lehen.
Eskakizunei dagokienez, honako hauek dira: administrazio eta kudeaketa ezagupenak izatea (giza baliabideak, diru-kontuak…); diru-laguntzen eskaeran esperientzia izatea; ofimatika ezagupenak izatea; euskaraz idazteko gaitasuna izatea EGA mailakoa edo baliokidea; eta talde-lanean aritzeko gaitasuna.
Era berean, honako ezaugarri hauei balioa emango diete: Arrasateko kulturgintza eta euskalgintza ezagutzea; kudeaketa ekonomikoan eskarmentua izatea; eta sare sozialetan edo webguneen kudeaketan eskarmentua izatea.