Martxa nordikoa 10:45ean hasiko dute, Garibai etorbidean, Iturbide parean, eta 4,2 kilometroko ibilbidea egingo dute. Izen-ematea 5 euro izango da eta edozeinek hartu ahal izango du parte, adin-mugarik gabe.
Kuadrillen artekoa 16 urtetik gorakoendako izango da eta 12:30ean hasiko da, sei kilometroko ibilbidea eginez. Bailara izaera izango duen lasterketa izanik, debagoiendarrek bakarrik izango dute saria. Abenduaren 1etik 13ra egongo da izena emateko aukera, hemen, eta egunean bertan ere bai, Biteri plazan, hamar euro ordainduta. Dortsalak egunean bertan hartu ahal izango dira, Biterin.
Sariei dagokienez, emakumezkoen kuadrilla onena, gizonezkoena eta misto onena sarituko dituzte, eta hiru kategoria horietako bigarren eta hirugarren sailkatuek ere izango dituzte sariak. Bakarkako sailkapena ere egongo da, noski, eta gizonezko zein emakumezko onenek lortuko dituzte sariak.