Durangoko Azokarako autobusa egongo da Arrasatetik abenduaren 6an

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 26a

Durangoko Azoka, iaz.

Taupa mugimenduak Durangoko Gazte Eztanda egunerako autobusak antolatu ditu, 16-30 urte arteko gazteak animatuz. Gasteiztik abiatuko den autobusak geldialdia egingo du Arrasaten, 09:45ean, Zalduspen eta 02:00etan itzuliko da.

16 eta 30 urte arteko zuzendutako eskainitako egitarau berezian, aurkezpenak, mahai-ingurua, lehiaketa, kontzertuak eta bestelako ekintzak egongo dira. "Belaunaldiarteko transmisioa lantzea da ekimenaren helburua, gazteak baitira kultura orain eta gerora biziko dutenak", azaldu dute antolatzaileek.

Autobusean joan ahal izateko, izena eman beharko da, hemen. Autobusak hamar euroko kostua izango du, baina gaueko kontzertuko sarrera ere prezioaren barruan sartzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak