Maribel Garciaren Oreka pozgarria argazkia izan da argazki irabazlea. Bigarren saria Jose Angel Amuchasteguiren Kiski argazkiak jaso du eta hirugarrena, aldiz, Javier Elolaren Lurrun trena argazkiak.

Erakusketa solidarioa
Lehiaketara aurkeztutako argazkiak erakusketa batzuetan jarriko dituzte, laster jakinaraziko dituzten data eta lekuetan. Erakusketa horietako koadroak salgai egongo dira, helburu solidario batekin. Konkretuki, salmenten bidez jasotzen duten zenbateko guztia CLN1 gaixotasun arraroa daukan Mara San Jose haurrari laguntzeko erabiliko dute.
Argazki guztiak ikusgai, hemen.
