3-11 urte arteko haurrendako ekintzak honako hauek izango dira:
- Abenduak 26, egubakoitza, herri kirolak Iturripen.
- Abenduak 29, astelehena, kandelagintza hiru ludoteketan.
- Abenduak 30, martitzena, irteera Gasteizko ohe elastikoetara. 5 euro. Plaza mugatuak.
Ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, abenduaren 12a baino lehen, ludoteketan.

Gazte Txokoei dagokienez, 12-17 urte artekoendako ekintzako honako hauek izango dira:
- Abenduak 26, egubakoitza: Scape room Gasteizen.
- Abenduak 27, zapatua: Lasertag Donostian.
- Abenduak 28, domeka: Gazte olinpiadak Zaldibarren.
- Abenduak 29, astelehena: Miramon Zientzia Museora, Donostian.
- Abenduak 30, martitzena: Urteari amaiera jaia: mendi buelta + bazkaria + karaokea.
Izena emateaz gain, irteeretarako, guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa da. Izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da, Gazte Txokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.
