Eguenean jarriko dituzte salgai santamasetako pilota jaialdiko sarrerak

Julen Murua Mesonero 2025eko azaroaren 25a

Iazko Santamas eguneko jaialdiko une bat.

Sarreren zati bat entradasfronton.com atarian egongo da salgai, egunenean, 12:00etatik aurrera. Beste zatia aurrez aurreko salmentara bideratuko da, Uarkapeko lehiatilan erosi ahalko dira abenduaren 4an, 18:00etatik aurrera.

Pilota hitzordu garrantzitsua izango da, beste urte batez, Santamas egunean; izan ere, 18:00etan hasita, bi pilota partidu jokatuko dira Uarkapen. Binakako txapelketako final laurdenetako partidua izango da horietako bat. Hain zuzen ere, Jaka-Iztueta eta P.Etxeberria-Rezusta bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Aurretik, jaialdiari hasiera emateko, Bakaikoa eta Lizeaga Muruaren eta Eskuzaren aurka arituko dira. Hala, arrasatearrak herritarren aurrean jokatuko du aurten ere.

Sarreren erosketan berritasunak

Eguenean, 12:00etatik aurrera jarriko dute salgai pilota jaialdirako sarreren zati bat entradasfronton.com atarian, eta pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera erosteko aukera izango du. Gainontzekoak abenduaren 4an egongo dira salgai Uarkapeko lehiatilan, 18:00etatik aurrera. Kasu honetan ere, pertsona bakoitzak ezingo ditu 5 sarrera baino gehiago erosi, eta ordainketa esku dirutan egin beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak