Abenduaren 30ean jokatuko dute 4x4 eskubaloi txapelketa

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 24a

Arrasate Eskubaloik antolatutako txapelketarako izena eman daiteke abenduaren 22ra arte. 4x4 formatuan jokatuko dute, hau da, atezaina eta hiru jokalari. Taldeko partaideak zortzi pertsona izan daitezke gehienez.

LH-5eko eta LH-6ko neska-mutilei zuzendutako eskubaloi txapelketa antolatu du Arrasate Eskubaloik abenduaren 30erako. Goizez jokatuko dute, 10:00etatik 14:00etara.

Izena emateko epea abenduaren 22an amaituko da eta, horretarako, bi bide daude: aeb@arrasateeskubaloi.eus helbidera idatzita edota 619 67 26 96 telefono zenbakira deituta. Taldearen izena eta parte-hartzaileak zehaztu beharko dira izena ematerakoan eta taldeak mutilenak, neskenak edota mistoak izan daitezke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak