Ointxe!-ren Gabonetako campuserako izen-ematea zabalik da

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 24a

Ointxe!-ren Gabonetako campusa, iaz.

Bi txandatan banatuta egingo dute campusa. Lehen txanda, abenduaren 22an, 23an eta 24an egingo dute eta bigarrena, berriz, abenduaren 29an, 30ean eta 31n, 09:30etik 13:00etara. 

Lehen txanda Iturripen izango da eta bigarrena, Musakolako kiroldegian. Oro har, 2010 eta 2017 artean jaiotakoei zuzenduta egongo da eta entrenatzaile lanetan Jota Eworo eta David Peña ariko dira. 

Izena emateko, kirolzuzendaria@ointxe.eus helbidera idatzi edo 653 01 48 60 telefono zenbakira deitu beharko da, eta 50 euro ordaindu.