Txikilandiarako hezitzaile bila ari da Txatxilipurdi

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 24a

Txikilandian, iaz, hezitzaile bat ume batekin.

Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an Txikilandia Gabonetako parkean hezitzaile lan egitea nahi dutenei egin die deialdia. "Bidali zure curriculuma abenduaren 1a baino lehen txikilandia@txatxilipurdi.eus helbidera", azaldu dute.

Txikilandia urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egingo dute, Musakolako igerilekuan, Uarkape pilotalekuan eta gaztetxean, goizez 10:30etik 13:30era eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Txikilandian hezitzaile aritzeko, ohartarazi dutenez, derrigorrezkoa izango da abenduaren 30ean egingo duten hezitzaile bilerara joatea. "Haurren heziketan formatuta bazaude, haiekin aritzea gustatzen bazaizu edota aisialdi eskaintza euskaldun eta hezitzaile baten parte hartu nahi baduzu, ez galdu aukera", nabarmendu dute.

Edozein zalantza izanez gero, idatzi txikilandia@txatxilipurdi.eus helbide elektronikora edota 688 61 77 85 telefono zenbakira deitu, Jone edo Naiagatik galdetuz.