Gauerdian aktibatuko du Arrasateko Udalak elurteen protokoloa

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko azaroaren 20a

Elurra egiten Arrasaten artxiboko irudi batean.

Larrialdi eta osasun zentroetara, industrialdeetara, ikastetxeetara, zentro ofizialetara eta beste zerbitzu batzuetara iristeko bideak libre uzteko programa prestatu du Udala, beharra balego erabiltzeko. 

Euskalmetek hurrengo egunetarako egin duen eguraldi iragarpena dela eta, elurteen protokoloa jarriko du martxan Arrasateko Udalak gauerdian; azaroaren 21ean sartuko da indarrean, 00:00etan. Helburua da errepide nagusietan elurra ez pilatzea eta zirkulazioa ibiltzeko moduan uztea, horretarako erabilgarri dituen baliabideak erabiliz. Era berean, larrialdi eta osasun zentroetara, industrialdeetara, ikastetxeetara, zentro ofizialetara eta beste zerbitzu batzuetara iristeko bideak libre uzteko programa berezi bat ezarri du Udalak berak jakitera eman duenez, beharra balego erabiltzeko. 

Horrekin batera, Arrasate Udalak aholku hauek ere eman gura die herritarrei, elurraren aurrean: ahal dela ibilgailu pribaturik ez erabiltzea eta hartzekotan, segurtasun distantzia handitzea; kalean aparkatu ohi diren ibilgailuak garajeetan sartzea eta oinezkoak espaloitik ibiltzea eta kaleak kontuz zeharkatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak