Bihar, azaroak 21, Gaztainerre eguna ospatuko dute Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta. 16:30ean Biterin elkartuko dira eta gaztainak eskolako hiru guneetako haurrei banatuko dizkiete. Horrez gain, kamisetak, jertseak eta materiala erosteko aukera egongo da, eta Shane Curley eta Azkaiter Pelox musikariek girotuko dute jaia. Amaieran, gaztainak sobratu ezkero, jendearen artean banatuko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.