Muruak Uarkapen jokatuko du Binakako Txapelketako lehen partidua

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 18a

Gaur aurkeztu dituzte Binakako Txapelketak, maila nagusikoak eta B seriekoak. Azken horretan, Ander Murua arrasatearrak Arkaitz Gabirondorekin osatuko du bikotea eta, hain zuzen, etxean jokatuko dute txapelketako lehen partidua, egubakoitzean. Maila nagusian, bestalde, Beñat Rezusta bergararra Peio Etxeberriarekin ariko da. 

Egubakoitz honetan, azaroak 21, pilota jaialdia hartuko du Uarkape pilotalekuak, 19:00etan hasita. Gaur aurkeztu duten B serieko Binakako Txapelketako bi partidu jokatuko dituzte. Lehenengoan, Agirrek eta Erostarbek Bakaikoaren eta Aldaberen aurka jokatuko dute eta bigarrenean, berriz, Muruak eta Gabirondok Rekalderen eta Bikuñaren aurka neurtuko dituzte indarrak. 

Sarrerak erosi daitezke dagoeneko, hemen. Partidaren egunean sarrerarik balego, Uarkapen bertan salduko dituzte, ordubete lehenagotik hasita.

Rezusta, Etxeberriarekin

Maila nagusian, bestalde, egungo txapeldun Beñat Rezusta bergararrak Peio Etxeberriarekin osatuko du bikotea eta berrikuntzetako bat da Rezustarekin azken txapelketa irabazi zuen Joseba Ezkurdia Jokin Altunarekin ariko dela aurtengo txapelketan, atzelari lanetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak