Garaguneko kideek eta Aita Menniko Ahizpa Ospitalarien fundazioko kideek egindako koadroek osatuko dute erakusketa, eta azaroaren 25etik abenduaren 3ra Kajoi tabernan ikusi ahal izango da. Ondoren, abenduaren 4an, enkantea egingo dute Kulturaten, 18:00etan.
Activos por un Mundo Solidario gobernuz kanpoko erakundearen 25. urteurrenaren baitako ekimena izango da eta, beraz, enkantean batutako dirua Nikaraguako Diriamba herrian duten Guk ahal dugu proiektura bideratuko dute.