Eguenean, hilak 20, 18:30ean hasita, Hijas de la Nakba dokumentala egongo da ikusgai Debagoieneko Ezker Kultur Gunean. Estela Falastinek zuzendutako dokumentalak jasotzen ditu azken mendeko lurralde palestinarraren kolonizazioaren data eta gertaera garrantzitsuenak eta okupazio kolonialaren aurkako borroka eta erresistentzian emakume palestinarrek izan duten presentzia.