Honako egun hauetan jasoko dituzte jostailuak:
- Azaroaren 20an, Arimazubi plazan, 17:00etatik 18:00etara.
- Azaroaren 21ean, Biteri plazan, 17:00etatik 18:00etara.
- Azaroaren 22an, Txaetako parkean, 12:00etatik 13:00etara.
- Azaroaren 27an, Santa Marina ludotekan, 17:00etatik 18:00etara.
- Azaroaren 28an, Usaetxe plazan, 17:00etatik 18:30era.
- Azaroaren 29an, Arimazubi plazan, 12:00etatik 13:30era.
- Abenduaren 2an, Euskal Herria plazan, 17:00etatik 18:30era.
- Abenduaren 3an, Santa Marina ludotekan, 17:00etatik 18:30era.
- Abenduaren 4an, Biteri plazan, 17:00etatik 18:30era.
Ordutegi edo gune horietara jostailuak eraman ezin dituztenentzat, egun horietan, 09:00etatik 13:00etara, Txatxilipurdiko bulegora eramateko aukera egongo da.
Ohi moduan, indarkeria sustatzen duten jostailuak ez dituzte onartuko, ezta jarrera sexista erakusten dutenak ere. "Berdintasunari eta tratu onei, beste hainbat balioen artean, garrantzi handia ematen diegu". Era berean, jostailu guztiek balio bera izango dute eta horien truke, txartelak banatuko dituzte jasotze-puntuetan.
Azoka, abenduaren 13an
Jostailu Truke Merkatua abenduaren 13an, zapatua, egingo dute, 11:30etik 13:30era, Seber Altube plazan egongo den karpan. Txartel bakoitzeko jostailu bat trukatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. "Gabon garaian, erosi beharrean, trukatuz, jostailuak lortzeko aukera paregabea da. Etxean erabiltzen ez diren jostailuak beste batzuengatik trukatu eta egin jolas!", nabarmendu dute.