Reggae musika estiloa lantzen du Xiberoots taldeak, eta Euskal Herrian errekonozimendu handia lortu dute euskarazko hitzak Jamaika inguruko doinuekin nahastuz. Taldeak Andoainen eta Pirinio Atlantikoetako Ahetze herrian egindako kontzertuen ondoren, azaroko hirugarren kontzertua izango da datorren eguenekoa, eta, Sare sozialetan azaldu dutenez, urteko azken emanaldia izango da Arrasateko gaztetxekoa. Kontzertua 22:00etan hasiko da, eta sarrerak 7 eurotan egongo dira salgai.
Zuberoako taldearen ondoren, hilaren 27an Bilboko Maloa Brothers musika taldearen hip-hop soinuek jarriko diote amaiera azaroko egitarauari.