Garaia Investors-eko izen-ematea zabalik abenduaren 5era arte

Julen Murua Mesonero 2025eko azaroaren 14a

Abenduaren 17an egingo da Garaia Investors ekitaldia, Garaia Parke Teknologikoan.

Eskualdeko ekintzailetza teknologikoa eta berritzailea sustatzea eta enpresa berriei ikusgarritasuna ematea helburu duen ekitaldia egingo dute. Parte hartu nahi duten enpresa berrien eta proiektuen izen-ematea abenduaren 5era arte egongo da zabalik; gero, izena eman dutenek abenduaren 12ra arte izango dute proiektuaren aurkezpena bidaltzeko aukera –ptgaraia@ptgaraia.eus helbidera bidali behar dira proiektuak–. Ekitaldira ikusle gisa joan nahi dutenek abenduaren 12ra arte izango dute izena emateko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak