"Feministon aurkako beste eraso bat. Feminismoaren aurkako beste eraso bat. Eta, nazkatuta gaude!". Hitz horiekin salatu du sare sozialetan Arrasateko Mugimendu Feministak Azaroaren 25aren, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren, harira Olarte kalean zegoen pankarta erreta agertu izana.
"Azaroaren 25ean Arrasateko feministok kaleak hartu eta ozen aldarrikatuko dugu emakumeon* aurkako biolentziak ez duela lekurik ez gurean ez inon! Aski da!", gaineratu dute mezuan eta egun horretan, 18:30etan, Herriko Plazan batzeko deia egin diete herritarrei.