Soraluzeko 'Blues Hotsak' jaialdiari hasiera emango dio Erromintxelak taldeak domekan

Koldo Zubia Salas 2025eko azaroaren 13a

Erromintxelak taldea.

Domeka honetan, azaroak 16, hasiko da Soraluzeko Blues Hotsak jaialdia, eta Arrasateko Erromintxelak taldea izango da protagonista bertan. Herriko Plazan, kontzertua eskainiko dute, 13:00etan. 

Jon Garciak, Iñigo Zubizarretak, Jokin Vitoriak, Aitor Morenok, Daniel Apokadak eta Andoni Aizpuruk osatutako Erromintxelak Swing musika talde arrasatearraren kontzertuak emango dio hasiera Soraluzen Blues Hotsak jaialdiari. Taldeak Nork Erran Eni diskoa aurkezten dihardu.

Astebete luzatuko den jaialdia

Blues Hotsak jaialdia azaroaren 23a bitartean luzatuko da. Domekan, Erromintxelak taldearen kontzertuarekin batera, trikuharriko bisita izango da goizean. Astelehenean, Oihane Amantegik Ibaiertzeko ipuina liburuaren inguruko solasaldia eskainiko du. Eguenean berriz, Whiplash filma proiektatuko dute.

Azaroaren 21ean, egubakoitza, Ina Forsmanek  Herriko Antzokian kontzertua eskainiko du. Zapatuan, Mississipe Queen & The Wet Dogs, Anari, Carmen Paris eta Iker Piris & Dual Electras ariko dira. Jaialdia amaitzeko, datorren asteko domekan, Joan Pau Cumellas & Tofol Martinez, Susan Santos eta Quinn Devaux izango dira Soraluzen. Egitarau osoa hemen klikatuz ikusi daiteke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak