Iritsi orduko hamaiketakoa eskaini zieten Baztan hotelean, eta ondoren, herria bisitatzeko astia izan zuten. Hotelera itzuli ziren bazkaltzeko eta ondoren, bazkalostea, bingo saioak girotu zien. 18:30an hartu zuten etxerako bidea, opari eta guzti. "Txango polita izan da, eguraldi ona, janari bikaina eta adiskidetasun handia. Txapo!", adierazi dute eta gaineratu: "Txaloak zuzendaritza batzordearen aitortza gisa".
