AKE-k antolatuta, urteroko Santamasetako tenis eta padel txapelketetan izena emateko aukera dago gaurtik, azaroak 12, larunbatera bitartean, azaroak 15. Gehienez, padelean 32 bikotera, eta tenisean 16 jokalarira mugatuko dituzte txapelketak. Prezioei dagokienez, padel bikoteak 20 euro ordaindu beharko ditu, tenisean parte hartu gura duenak berriz, 10 euro. Koadro nagusiaz gain, kontsolazio-koadro bat ere osatuko da lehenengo txandan zorterik izan ez dutenentzat.
Txapelketa datorren asteburuan hasiko da, eta, partida guztiak, asteburuetan jokatuko dira, ostiral arratsaldeak barne, Musakolako kiroldegian, 17:30etik aurrera. Ordutegiak eta egunak koadroa osatzerakoan jarriko dira. Finalak, abenduaren 20an –zapatua–, jokatuko dira. Izen ematea ake.padel@gmail.com eta ake.tenis@gmail.com helbideetan egin daiteke, izen-abizenak, posta elektronikoa eta telefono zenbakia bidalita.