Haurren Kontseiluak ikasturtea hasi du

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 12a

"Udalerriko haurren ahotsa entzunarazteko eta haien parte-hartzea sustatzeko" helburuarekin abiatu du ikasturte kontseiluak. Lehen saioan, elkar ezagutzeko eta talde kohesioa lantzeko dinamikak egin dituzte, Txikilandiarako ekarpenak eta Arrasate hobetzeko proposamenak egitearekin batera.

Elkar ezagutzeko dinamikaren ostean, hainbat galdera planteatu dituzte: Non hartzen dira Arrasate hobetzeko erabakiak? Nortzuk hartzen dituzte? Zein adinetakoak dira pertsona horiek? Garrantzitsua al da haur eta nerabeen begirada erabaki-gune horietan egotea?.

Gero, Txikilandiako lantaldeko bi koordinatzailek bisita egin dute, 2026ko ediziorako ideiak eta proposamenak jasotzeko. "Bideo baten bidez Txikilandia zer den azalduta, haurrek euren ekarpenak plazaratu dituzte. Gainera, ikastetxeetan gelakideen iritziak jasotzeko lana ere eraman dute etxera", azaldu dute kontseiluko kideek.

Azkenik, Arrasate hobetzeko lehen proposamenak bildu dituzte, eta hurrengo saioan alkateari eta zinegotziei aurkeztuko dizkiete. Udalak nabarmendu du Haurren Kontseilua "parte-hartzearen eta hezkuntza demokratikoaren tresna baliotsua" dela, eta herriko haurrek "haien ikuspegitik Arrasate hobetzen laguntzeko duten konpromisoa" eskertu du. "Haurren ahotsa entzutea gure herria eraikitzeko funtsezkoa da. Haien begirada fresko eta konprometituak ekarpen handiak egin ditzake", azpimarratu dute udal ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak